XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta titeriteru orrek ez eutsan artorik artu gure, eta Juana zanak badiñotso:

- Ara: neuk be auxe jaten dot, eta zeuk be auxe jango dozu.

Egia zan.

Orduan gure auzoetan ogi gitxi jaten zan, ez zan egoten da.

Alan eldu nintzan zortzi urtera.

Orduan egin zan eskola barria gure barriadan.

Niretzako gomutagarri aundia da.

Maistrea etorrela eta bidera urtetan joan giñan barriadako ume guztiok kamiñoz bera, eta kilometro bira topau gendun datorrela.

Gregorio Bentatxurikoak ekarri eban tibolian.

Gero gu danok atzeti galapan mordo guztia.

Egun orretan ez zan egon klaserik edo eskolarik.

Urrengo goizerako emon euskun ordua.

Urrengo goizean joan giñan salbaje antzera eskolara.

Asi sei bat urtekoak eta amazazpi urterartekoak.

Aurreti ez egoan lez eskolarik, eta nik zortzi urte euki arren, an mutil da neska asko ziran amalau, amabost, amasei eta amazazpi urtekoak be, zer dan letra bat jakin barik.

Ze umiltasuna amazazpi urte ta iñoz eskolan sartu barik!

Baña asi egin bear letrak ikasten.

Bakarrik komuniñorako agur Maria eta dotrina apur bat, amak erakutsia.

Estaturaz nagusiak ifini ebazan batera mordo batean.

Amabi urteti gorakoak, zer dan letra bat jakin barik, amar-dozena bat inguru ziran.

Lelengo malla ori.

Bigarren mallan, amar urteti amabira; eta zortziti amarrera irugarren malla.

Or nengoan ni.

Eta seiti zortzira urtera txikerrenak.

Organizatu eta ifini ginduan bakotxa beren neurrian, ez genkian eskolati, edade edo estaturati baño.

Artu lapiz ta papel, baña danok asi bear a letrati.